Berdintasunerako bidea urratzeko estrategia gisa proposatzen ditugu Ahalduntze Eskolak; izan ere, gizarte berdintzale bat eraikitzeko, beharrezkoa da emakumeak* ahalduntzea. Eskola horiek gorputz-mugimenduari, arteari eta eskulanari, zein emozioen kudeaketari eta autoestimuari buruzko ikastaroak eta tailerrak eskaintzen dituzte.
“Topaguneak” Saregile-ren talde finkatu eta autogestionatuak dira; ikuspegi feministatik gai zehatzei buruz lan egiteko, hausnartzeko eta ideiak partekatzeko espazioak.
-Mundu osoko emakumeentzako topagunea
-Amatasun-esperientziak partekatzeko espazioa
-Irakurketa-taldea
-Feminista gazteak
Hitzaldiak, tailerrak, emanaldiak, antzerkia, bakarrizketak, bilera irekiak… Saregileren jarduera guztiak gure egitarauan aurkituko dituzu.
Hainbat sektoretako profesional feministen doako laguntza izan dezakezu egoera ezberdinetan:
-Lege-aholkularitza
-Laguntza psikologikoa
-Sexu- eta harreman-arloko aholkularitza
-Genero-indarkeria kasuetarako arreta eta bideratzea