Vedak
| Vedak | ||||
|---|---|---|---|---|
| Jatorria | ||||
| Egilea(k) | Rishi (en) | |||
| Sorrera-urtea | K.a. XV. mendea | |||
| Izenburua | वेद eta The Vedas | |||
| Ekoizpen lekua | Indiako azpikontinentea | |||
| Ezaugarriak | ||||
| Genero artistikoa | erlijio literatura | |||
| Hizkuntza | Vedikoa | |||
| Deskribapena | ||||
| Honen parte da | Sanskrit literature (en) Adorazio | |||
| kronologia | ||||
| ||||
Vedak (sanskritoz: वेदा, véda, euskaraz: «ezagutza») Indiako literaturaren lau testu zaharrenak dira, egun desagertuta dagoen erlijio vedikoaren (hinduismoaren aurrekoa) oinarria zirenak. Beraz, testu vedikoak erlijio vedikoana eta garai vedikoan (K.a. 1500 eta K.a. 327) garatu ziren.
Gaur egun, Vedak hinduismoaren erlijioaren edukiak komunikatzen dituzten testu erlijiosoak dira (Sanatan Dharma ere esaten zaio testuen multzoari, "ordena" edo "betiereko bidea" esan nahi duena). Veda hitzak "ezagutza" esan nahi du, sakonena dagoen kausarekin lotutako oinarrizko ezagutza, funtzioarekin eta existentziari ematen zaion erantzun pertsonalarekin lotutako oinarrizko ezagutza biltzen duela uste baita.[1]
Hitzaren etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Veda hitzak sanskritoz «ezagutza» esan nahi du. Bestalde ikusmenarekin (*weid) lotutako indoeuropar hitz batetik dator. Erro beretik eratorri ziren latinezko vedere aditza («ikusi») eta veritas izena («egia») sortu ziren.
Ahozko tradizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vedak ahoz existitzen ziren eta belaunaldiz belaunaldi maisutik ikaslera transmititu ziren, Indian, K.a. 1500 eta 500 bitartean ("garai vedikoa" deiturikoa) idatziz islatu ziren arte. Arreta handiz gorde ziren ahoz, maisuek ikasleek aurrera, atzera eta alderantziz buruz ikasten baitzituzten, ahoskera zehatza azpimarratuz, jatorrian entzundakoa bere horretan mantentzeko.[1]
Sruti eta smriti
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orotara, lau Veda dadude: Rig-veda (errezitatze poetikoa), Iáyur-veda (sakrifizioaren erabilpena), Sama-veda (kantuak) eta Atharvaveda.
Vedak, shruti (entzundakoa) direla esten da hinduismoan. Smritis (gogoratzen dena), ordea, beste testu batzuek dira: heroi handien kontakizunak, Mahabharata, Ramayana eta Bhagavad Gita bezalako lanetan idatzi zirenak. Hinduismoaren sekta batzuentzat, Bhagavad Gita, Shruti-tzat hartzen dutela esan behar da. Mahabharata eta Ramaiana Itijasa-Puranak literatur multzokoak dira. Hinduismoan, Itihasa-Purana, "Bosgarren Veda" ere deitua, kosmogenia, mito, ilargi dinastia eta eguzki dinastiako errege genealogia eta kondairazko iraganeko gertakariei buruzko kontakizun tradizionalei buruzkoa da, Itihasan (Mahabharata eta Ramayana) eta Puranan kontatzen direnak.
Upanishad-aak (VII. eta XX. mendeen bitartean sanskritoz idatzitako testu filosofiko-erlijiosoak ) eta Brahma Sutras (Vedanta sutra eta beste izenez ere ezaguna) ere shruti dira, iraganean Jainkoak jakintsu batzuei ahoz adierazitako jakintza daukatelako.
Lehen hiru Vedak jatorrizko liburu nagusiak izan ziren, traí ere deitua (trayi: "hirukoitz(a)"). Hirukoiztasun hori Brahmana testuetan sartzen da (Shatapatha Brahmana, Aitareya Brahmana eta beste batzuk), baina Rig-veda da hiruretatik jatorrizko lan bakarra, K.a II. milurtekoan idatzi ei zena.
Zenbait egile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vedetako ereserki bakoitzak bere egilearen izena eramaten du (Anguiras, Kanua, Vásishtha, Vishuamitra eta abar). Ziur aski klanak dira, norbanako pertsonak baino gehiago. Gaur egun, Indian Veda Vyasa jakintsu mitikoak lau Vedak idatzi zituela onartuta dago. Veda Vyasa izena beraren esanahiak hori bera adierazten du; Veda Vyasa (‘[Rig] Veda zatitu edo banatu zuena’) eta horreal azltzen da zergatik Sama-veda liburuaren eta Iáyur-veda liburuaren % 90 baino gehiago kopiatzen dituzten Rig-vedako testuak: Vyasak Rig-veda "zatitu" edo berrantolatu zuelako beste bi testu haietan, errazago ulertzeko edo mantrak errazago gogoratzeko. Vyasak berak idatzi zuen Rig-Veda 10 poeta erlijiosok idatzi zutela eta haien izenak aipatzen ditu.
Bestetik, Atharvaveda, Hinduismoaren beste sakratu bat, beste tradizio batetik jasota dagoela ematen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) Mark, Joshua J.. (2020-06-09). «The Vedas» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2026-08-16).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Vyasa, Bhagaván: Los Vedas. Juan Bautista Berguaren edizioa eta itzulpena. Madril: Ediciones Ibéricas, La Crítica Literaria, 1982. ISBN 978-84-7083-093-8.
- (Gaztelaniaz) Coomaraswamy, Ananda Kentish: Los Vedas: ensayos de traducción y exégesis. Madril: Sanz y Torres, 2007. ISBN 978-84-96808-74-4
- (Ingelesez) MacDonell, Arthur Anthony (2004), A History of Sanskrit Literature. Kessinger Publishing. ISBN 1-4179-0619-7
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Vedak ingelesez eta sanskritoz.