Posidonio
| Posidonio | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Ποσειδώνιος |
| Jaiotza | Apamea, K.a. 135 |
| Heriotza | Erroma, K.a. 50 (83/84 urte) |
| Familia | |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | antzinako greziera |
| Irakaslea(k) | Panezio |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | matematikaria, astronomoa, historialaria, filosofoa, idazlea, fisikaria, geografoa eta Estoizismoa |
| Influentziak | Panezio |
| Mugimendua | Estoizismoa |
Posidonio, (antzinako grezieraz: Ποσειδώνιος Poseidonios, esanahia "Poseidonena"), Apameakoa (ὁ Ἀπαμεύς, Apamea) edo Rodaskoa (ὁ Ῥόδιος, Rodas) (Apamea, Siria, edo Rodas, K.a. 135 - Erroma, K.a. 50) Antzinako Greziako filosofo estoikoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofiako ikasketak Paneziorekin egin zituen Atenasen. Rodasen eman zuen ia bizitza osoa, eta han eskola estoikoaren buru izan zen eta kargu politikoak ere izan zituen. Helenismoaren garaiko jakinduria bildu eta erromatarrei irakatsi zien: Zizeron, Lukrezio, Virgilio, Manilio, Seneka Gaztea eta Plinio Zaharraren maisu izan zen.
Eragin handia izan zuen filosofia estoikoaren garapenean; filosofiaren eta erlijioaren arteko kontraesanak adosten saiatu zen, Aristotelesen eta Platonen doktrinak Zenonen estoizismoarekin bat egiten, eta estoizismoaren hastapen nagusi bat garai hartako greziarren eta erromatarren erlijiora egokitzen. Berrogeita hamabi liburu idatzi zituen historiaz. Geografoa, astronomoa eta etnografoa ere izan zen. Mareak ikertu zituen, asko bidaiatu zen eta historiari buruz ere idatzi zuen. Haren idazlan guztiak galdu egin dira, baina bere ideiak Senekak, Estrabonek Zizeronek eta Galenok, besteak beste, aipatu zituzten bere idazlanetan. [1]
Bidaiari bikaina izan zen. Asko bidaiatu zuen mendebaldeko Mediterraneoan; enbaxadore gisa Erroman izan zen, garaiko pertsonaiekin hitz egin zuen eta intelektualek eta politikariek errespetatu egin zuten. Bere bidaietan azterketa zientifikoak egiten zitruen. Herriak, ohiturak, fenomeno naturalak behatu zituen eta, iturri historikoen arabera, Gadesen (Cadiz) itsasaldi atlantikoak aztertu zituen, Ilargiarekin lotuz.[1]
Iberiako eta Galiako geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iberia (gaur egungo Iberiar Penintsula) bisita egin zuen K.a. I. mendearen hasieran. Bere obra galdu zabala Hispaniari buruzko iturri etnografiko eta zientifiko nagusietako bat da, berak idatzitako testu eta datuak, Estrabonek (c. K.a. 63 – 24 ) eta Senecak (K.a. 4-65) jaso zuten, besteak beste, eta beren idazlanetan atxiki.[1]
Galiara ere bidaiatu zen eta Jean-Louis Brunaux arkeologo frantsesak, "Galiako lehen etnografoa" dela esaten du.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1 2 3 Romero, Sarah. (2026-03-24). «Posidonio, filósofo griego, sobre el valor del conocimiento: "Un solo día entre los sabios dura más que la vida más larga de los ignorantes"» Historia. National Geographic.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Frantsesez) Brunaux, Jean-Louis. (2013). «Poseidonios, la Gaule et son économie» Revue du Nord 403 (5): 15–23. doi:. ISSN 0035-2624. (kontsulta data: 2026-05-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from iraila 2026
- K.a. II. mendeko jaiotzak
- K.a. 50eko hamarkadako heriotzak
- Antzinako Greziako idazleak
- Antzinako Greziako matematikariak
- Gizon filosofoak
- K.a. I. mendeko filosofoak
- Filosofo estoikoak
- Seleukotar Inperioa
- K.a. II. mendeko idazleak
- K.a. I. mendeko idazleak
- Erroman hildakoak