Nazioarteko Behatokia: Inbertsio teknologikoek munduko hazkundearen aurreikuspena hobetzen dute

Nazioarteko Behatokiaren hiruhileko txostenaren urriko edizioak zertxobait hobetu du 2026rako munduko hazkundearen aurreikuspena, %2,4ra arte, eta Europakoa beherantz berrikusi du, %1,3ra arte, eta euskal enpresen nazioarteko jarduerari eragin diezaioketen arriskuak aztertu ditu.

Deskargatu txostena
-

Basque Trade & Investment (BasqueTrade), SPRI Taldeko euskal enpresak nazioartekotzeaz arduratzen den agentzia nagusiak, bere Nazioarteko Behatokiaren edizio berri bat argitaratu du, munduko ekonomiaren bilakaera, arrisku geopolitiko nagusiak eta eskualdekako aurreikuspen ekonomikoak aztertzen dituen hiruhilekoko txostena, euskal enpresei merkatuetan aldaketak aurreratzen eta nazioartekotzeko erabakiak bideratzen laguntzeko.

Urriko edizioak hazkunde global moderatuko agertokia marrazten du, 2026rako aurreikuspenak pixka bat hobetuz, %2,3tik %2,4ra igaro baitira. Bilakaera horrek, ordea, alde handiak erakusten ditu eskualdeetan. Asia-Pazifikoak dinamismo handienari eusten dio, %4,1eko hazkunde estimatuarekin, adimen artifizialak, erdieroaleek eta inbertsio teknologikoak bultzatuta. Beste muturrean, Ekialde Ertainak %5,0ko murrizketa aurreikusten du, eta Europak, berriz, aurrerapen mugatuagoa erakusten jarraitzen du, inflazioa eta ziurgabetasun energetikoa ditu aurrez aurre.

Estatu Batuen eta Txinaren arteko merkataritza-harremanak, lehiakortasunerako funtsezko faktore

Badira oraindik desberdintasunak arlo estrategikoetan, hala nola erdieroaleetan eta kontrol teknologikoetan

Txostenak arreta berezia eskaintzen dio Estatu Batuen eta Txinaren arteko merkataritza-harremanen bilakaerari. Harreman horien eragina hornikuntza-kate globaletara, merkataritza-fluxuetara eta Europako industria-lehiakortasunera heda daiteke.

Donald Trumpek eta Xi Jinpingek irailean egindako bilerari esker, merkataritza-su-etena 2027ko urtarrilaren 10era arte luzatu zen, eta norabide bakoitzean 30.000 milioi dolarreko balioa duten ondasunen gaineko muga-zergen elkarrekiko murrizketarantz aurrera egitea, oraindik ezartzeko dagoen neurria.  Aurrerapen horiek egin diren arren, badira oraindik desberdintasunak arlo estrategikoetan, hala nola erdieroaleetan eta kontrol teknologikoetan.

Nazioarteko jarduera duten euskal enpresentzat, harreman horien bilakaera elementu garrantzitsua da helmugako merkatuak, hornitzaileak eta merkataritza-ziurgabetasunak eragiketetan izan ditzakeen ondorioak ebaluatzeko orduan.

Europa: hazkunde txikiagoa, inflazio iraunkorra eta presio energetikoa

Euroguneak urte arteko %3,8ko tasarekin itxi zuen iraila; Europako Banku Zentralak (EBZ), berriz, %3,0ko batez besteko inflazioa aurreikusten du 2026an, eta %2,5ekoa 2027an, %2ko helburuaren gainetik

Europako ekonomiarako perspektibek industria-ahuleziak, energia-tentsioek eta merkataritza-ziurgabetasunak baldintzatuta jarraitzen dute. Testuinguru horretan, Behatokiak beherantz berrikusi du 2026rako Europako hazkundearen aurreikuspena, %1,4tik %1,3ra.

Inflazioak presio-faktore nagusietako bat izaten jarraitzen du. Euroguneak urte arteko %3,8ko tasarekin itxi zuen iraila; Europako Banku Zentralak (EBZ), berriz, %3,0ko batez besteko inflazioa aurreikusten du 2026an, eta %2,5ekoa 2027an, %2ko helburuaren gainetik.

Bilakaera horri finantza-baldintzen gogortzea gehitu behar zaio. Txostenean jasotako datuen arabera, EBZk bi aldiz igo ditu tasa ofizialak 2026an, ekainean eta irailean, eta gordailutzeko erraztasuna %2,50ean kokatu du, oinarrizko 25 puntuko azken igoeraren ondoren.

Testuinguru horrek indartu egiten du enpresek nazioarteko hazkunde- eta hedapen-estrategietan energia-kostuen bilakaera, inflazioa eta finantzaketa-baldintzak kontuan hartzearen garrantzia.

Ekialde Ertaina eta energia, Europako ekonomiarentzako arrisku nagusien artean

Ekialde Ertaineko gatazka eta Ormuzeko itsasartetik igarotzeko mugak Behatokiak identifikatutako arrisku-gune nagusien artean daude. Haren bilakaerak zuzenean eragin dezake energiaren prezioetan eta inflaziora eraman, Europako aurreikuspen ekonomikoei eraginez.

Zalantza horiek ebaluatzeko, txostenak egoera makroekonomiko desberdinak jasotzen ditu, energia-krisiaren bilakaeraren arabera. Kasu nagusian, euroguneko inflazioa %2,5ekoa izango litzateke 2027an; kontrako egoera batean, %3,2koa, eta egoera latzean, berriz, %5,4koa.

Egin klik irudian handitzeko

Egoera horiek aztertuta, inpaktu-bide posibleak identifika daitezke, eta kostuei, eskariari eta nazioarteko eragiketei eragin diezaieketen arriskuak aurreikustearen garrantzia azpimarratzen da.

Gertara geopolitikoak eta klima-arriskuak

Nazioarteko Behatokiaren edizio berriak azterketa zabaldu du, 2026 eta 2027rako aurreikusitako gertaera politiko eta elektoral nagusien jarraipenarekin, BRICSen azken bileraren bilakaerarekin eta El Niño fenomenoari lotutako arrisku klimatikoekin.

Egin klik irudian handitzeko

Faktore horiek eragina izan dezakete lehengaien merkatuetan, prezioetan eta nazioarteko hornidura-kateetan, eta, beraz, horien jarraipena egitea garrantzitsua da nazioartekotutako enpresek jarduten duten ingurunearen bilakaera ulertzeko.

 

Basque Trade & Investmentek Euskadiko enpresen nazioarteko hedapena bultzatu du zerbitzu eta programa espezializatuen gama zabalaren bidez. Nazioarteko sustapena, atzerriko merkatuen kontsolidazioa eta enpresa-lankidetza bultzatzeko diseinatuta daude.

Gainera, aholkularitza estrategiko pertsonalizatua, merkatuko azterketen eta sektoreko txostenen bidezko adimen lehiakorra eskaintzen du. Horietako bat da, adibidez, Nazioarteko Behatoki hau. Tresna estrategikoa da dagoeneko nazioarteko merkatuetan diharduten euskal enpresentzat eta atzerrian beren presentzia zabaldu nahi dutenentzat. Hala, laguntza estrategikoa eskaintzen du negozio-aukerak identifikatzeko eta arriskuak kudeatzeko hazkundea moteldu egin den tentsio geopolitikoak nagusi diren mundu mailako ingurunean.

Basque Trade & Investmentek, gainera, nazioarteko ekitaldietan, azoketan eta misio komertzialetan parte hartzeko aukera ematen du, eta tokiko laguntza eskaintzeko 20 bulego baino gehiagoko sarea du 87 herrialdetan.

 

 

Zerikusia duten beste txosten batzuk:


  • Ekialde Hurbileko tentsioak eta munduko ekonomiaren zatiketak 2026rako hazkunde-aurreikuspenak baldintzatzen dituzte

  • Ziurgabetasun geopolitikoak eta muga-zergen erabilerak nazioarteko agenda ekonomikoa baldintzatuko dute 2026an

  • Munduko hazkundea %2,5era iritsiko da 2025ean, eta AA izango da BPGaren motor erantsia

  • Munduko ekonomia % 2,2 haziko da 2025ean, martxoan aurreikusitakoa baino 0,3 puntu gutxiago

  • Ekonomia globala % 2,5 haziko da 2025ean, AEBetako politika eta muga-zergen ziurgabetasunaren eraginpean.

  • Ekonomia globalak hazkunde moderatua izango du 2025erako, ziurgabetasun geopolitikoaren egungo ingurunean.

  • Hazkunde ekonomiko apalak eta tentsio globalek 2025eko lehen seihilekoa baldintzatuko dute.
  • BT&I-ren Lehengaien Nazioarteko Behatokia
  • BT&I-ren Nazioarteko Merkataritzaren Behatokia

Lotutako albisteak

Ibilbide-orria.  Karbonoaren  Mugak  Doitzeko  Mekanismoa  (KMDM-CBAM)
26/10/2026 Nazioartekotzea

Ibilbide-orria. Karbonoaren Mugak Doitzeko Mekanismoa (KMDM-CBAM)

Basque Trade & Investment-ek karbonoaren mugak doitzeko Europako mekanismoari buruzko ibilbide-orria eguneratu du, enpresei inpaktua aurreratzen laguntzeko. Argitalpen berriak 2026ko urrira arteko azken arau-berrikuntzak dakartza, isurketen balio lehenetsiak eguneratzen ditu, eta datu errealak egiaztatzeko eta CBAM ziurtagirien kostua kalkulatzeko baldintzetan sakontzen du. Deskargatu txostena

Tentsio  geopolitikoek  eta  eskaintza-murrizketek  industria-lehengaien  prezioak  bultzatzen  dituzte  berriro  2026ko  hirugarren  hiruhilekoan
30/09/2026 Nazioartekotzea

Tentsio geopolitikoek eta eskaintza-murrizketek industria-lehengaien prezioak bultzatzen dituzte berriro 2026ko hirugarren hiruhilekoan

Basque Trade & Investment erakundeak Industria Lehengaien Behatokiaren edizio berri bat jarri du euskal enpresen eskura. Edizio hori 2026ko hirugarren hiruhilekoari dagokio eta industria-lehengaien merkatu nagusien bilakaera eta nazioarteko ingurunea baldintzatzen ari diren faktore geopolitiko, komertzial eta klimatikoak aztertzen ditu.Deskargatu hemen txostena.

Alemaniako  osasun-sektorea.  Ohar  teknikoa
17/09/2026 Nazioartekotzea

Alemaniako osasun-sektorea. Ohar teknikoa

Basque Trade & Investmentek ohar tekniko berri batean aztertu ditu Alemaniako osasun-sektorearen bilakaera eta Euskadiko enpresek farmazia eta gailu medikoen arloetan merkatura sartzeko dituzten aukerak.

Automobilgintzako  Behatokia:  Munduko  automobilgintzak  jarduera  moteldu  du,  eta  fabrikatzaileek  industria-estrategiak  birdefinitzen  dituzte
09/09/2026 Nazioartekotzea

Automobilgintzako Behatokia: Munduko automobilgintzak jarduera moteldu du, eta fabrikatzaileek industria-estrategiak birdefinitzen dituzte

Basque Trade & Investment (BasqueTrade), SPRI Taldean integratutako euskal enpresen nazioartekotzerako agentziak, Automobilgintzaren Behatokiaren edizio berri bat argitaratu du. Txostenak munduko automobilgintzaren bilakaera, eskualdeetako merkatu nagusien aurreikuspenak eta fabrikatzaile nagusien jarduna aztertzen ditu.Deskargatu hemen

Energia  Eolikoaren  Behatokiak  baieztatu  du  munduko  merkatuak  hazten  jarraitzen  duela,  nahiz  eta  erregulazio-,  industria-  eta  geografia-mailako  polarizazioa  areagotu  den
23/07/2026 Nazioartekotzea

Energia Eolikoaren Behatokiak baieztatu du munduko merkatuak hazten jarraitzen duela, nahiz eta erregulazio-, industria- eta geografia-mailako polarizazioa areagotu den

Basque Trade & Investment-ek Behatoki Eoliko berriak · Txosten berriak 2035era arteko lurreko eta itsasoko energia eolikoaren bilakaera, araudi-aldaketak, inbertsioak eta fabrikatzaile zein sustatzaile nagusien kokapena aztertzen ditu, euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko informazio estrategikoa eskainiz. Deskargatu hemen txostena.

Merkataritzaren  ziurgabetasunak  eta  tentsio  geopolitikoek  munduko  merkataritzaren  eraldaketa  bizkortu  dute  2026an
23/07/2026 Nazioartekotzea

Merkataritzaren ziurgabetasunak eta tentsio geopolitikoek munduko merkataritzaren eraldaketa bizkortu dute 2026an

Basque Trade & Investmenten Nazioarteko Merkataritzaren Behatoki berriak merkataritza-oztopoen gorakadak, hornidura-kateen berrantolaketak eta tentsio geopolitikoek markatutako 2026ko egoera aztertzen du. Deskargatu hemen txostena.

T&D  Behatokiak  baieztatu  du  sare  elektrikoak  trantsizio  energetikoaren  erronka  nagusi  bihurtu  direla
16/07/2026 Nazioartekotzea

T&D Behatokiak baieztatu du sare elektrikoak trantsizio energetikoaren erronka nagusi bihurtu direla

Basque Trade & Investmen-ek egindako azterlanaren edizio berriak transmisio eta banaketaren (T&D) munduko merkatuaren azken sei hilabeteko bilakaera aztertzen du, eta egiaztatzen du inbertsioak, arau-jarduera eta azpiegitura berrien garapena handitu egin direla, elektrifikazioaren hazkundeari erantzuteko. Deskargatu HEMEN

Hidrogenoaren  sektore  globala  exekuzio  selektiboko  fase  baterantz  doa,  hidrogeno  berdea  buru  izanik

Hidrogenoaren sektore globala exekuzio selektiboko fase baterantz doa, hidrogeno berdea buru izanik

Basque Trade & Investment-ek Hidrogenoaren sektoreari eskainitako lehen Behatokia argitaratu du, euskal enpresa-sektoreari balio handiko informazioa eta zorroztasunez eguneratutakoa eskaintzeko, eta atzerrian negozio-aukerak aurreikusi ahal izateko. Deskargatu hemen laburpen exekutiboa.

Europako  eolikoa  304  GWra  iritsi  da  urtebetez  inbertsio-  eta  merkataritza-jarduera  handia  izan  ondoren,  baina  erregulazio-trabekin
12/05/2026 Nazioartekotzea

Europako eolikoa 304 GWra iritsi da urtebetez inbertsio- eta merkataritza-jarduera handia izan ondoren, baina erregulazio-trabekin

Hala erakusten du Basque Trade & Investmentek apirilean Madrilen egindako Wind Europe kongresuan lortutako informazioan oinarrituta egindako azken txostenak

EB-Mercosur  akordioak  250  milioi  euroko  hazkundea  ekar  dezake  euskal  esportazioetan
06/05/2026 Nazioartekotzea

EB-Mercosur akordioak 250 milioi euroko hazkundea ekar dezake euskal esportazioetan

Basque Trade & Investment-ek analisi sakon bat garatu du muga-zergen eta araudien aldaketek Euskadiko esportazio-posizioan nola eragingo duten zehazteko. Deskargatu hemen txostena.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.