Webinar > Eraldaketa digitala CANVA I: Diseinatzaileak ez direnentzako diseinu grafikoa. Indartu zure nortasun korporatiboa

05/11/2026 12:00 – 05/11/2026 14:00

Helburuak

Bi saioko ikastaroa da. Lehen saio honetan, zure negozioaren nortasun korporatiboa indartzeko Canvak akabera profesionaleko irudiak, animazioa eta bideoak sortzeko eskaintzen dizkigun funtzionalitate eta aukera guztiak landuko ditugu. Aurrez definitutako txantiloiekin lan egiten ikasiko duzu, baina baita zerotik hasten edo oinarri gisa zure proiektuak erabiltzen ere, zure denbora optimizatuz eta diseinatze-prozesua azkartuz. Ikuspegi horrekin, edukia azkar, modu eraginkorrean eta zure markaren balio bisualekin lerrokatuta sortzea lortuko duzu, zure enpresak ingurune digitalean dituen irudia eta presentzia indartuz.

Edukia

• Canvaren inguruko hastapenak: erabilera posibleak eta diseinu-adibideak
• Kontua sortzea eta markaren kit-a eratzea
• Canvaren funtzionalitateak
o Txantiloien bilatzailea
o Elementuak
 Formak
 Elementu grafikoak
 Stickerrak
 Taulak
 Grafikoak
 Markoak
 Laukiak
o Argazkiak
o Bideoak
o Testuak
o Musika edo audioa
o Atzealdeak
o Norberaren fitxategiak igotzea
o Amaitutako diseinua deskargatzea
o Inprentarako fitxategiek izan beharreko zehaztapenak
o Beste funtzionalitate batzuk

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.

CANVA  I:  Diseinatzaileak  ez  direnentzako  diseinu  grafikoa.  Indartu  zure  nortasun  korporatiboa

Webinar

Linean

05/11/2026 12:00 – 05/11/2026 14:00



Hau honako honen ekitaldia da: